Lau ETAko militantei TORTURAK salatzen dituzte.
      GARAn agertuta 2001eko urtarrilaren 20a.


      Inkomunikatuta zeudela torturak jasan zituztela salatu dute azken atxilotuek

      Mila Ioldi sikologikoki «suntsituta eta lur jota» dagoela azaldu du bere anaiak

      Mexikotik kanporatu zituzten Mila Ioldi eta Jose Ramadaren eta Bartzelonan atxilotu zituzten Lierni Armendariz eta Iñaki Krutxagaren abokatu eta senideek Polizia espainiarraren esku izan ziren bitartean jasandako torturak salatu zituzten atzo. Era berean, «lege antiterrorista» delakoaren pean jasan duten inkomunikazio egoera gaitzetsi eta legez kanpokotzat jo zuten. Mila Ioldiren kasuan, bere anaiak azaldu zuen lur jota dagoela, pairatutako tratu txar fisiko eta sikikoen eraginez.Amaia UGARTE | DONOSTIA

      «Orain dela astebete izan ginen Mila ikusten eta lehendabiziko inpresioa sikologikoki erabat suntsituta zegoen pertsona bat zela izan zen», azaldu zuen Mila Ioldiren anaia Juan Karlosek. Bere arreba eta Jose Ramada urtarrilaren 8an Espainiaratu zituen Mexikoko Gobernuak Jose Ramadarekin batera, eta, bost egun Poliziaren esku egon ostean, espetxeratu egin zituzten.

      Juan Karlos Ioldik kontatu zuenez, «azken bi urteotan gure familiaren inguruan izan diren zenbait gertakariz baliatuz, horren inguruan terrorezko pelikula bat egin eta sinetsarazi egin diote». Hala, bisitara buzo txuri batekin azaldu zen, arroparik gabe. «Gure arreba ikusi zuenean negarrez hasi zen, eta kabinara inguratu bezain pronto Milak galdetu zion ea ez al zegoen gurpilezko aulki batean. Ezetz erantzun zion. Hori zen berari sinetsarazi ziotena. Baina berearekin jarraitzen zuen», kontatu zuen.

      Milak beste anaia batengatik galdetu zien segidan, eta etxean zegoela esatean, preso ataundarrak erantzun zien hilda zegoela esan ziotela. «Hori guztia sinetsarazi zioten. Garbi ikusi genuen gure inguruan gertatu zen guztia zekitela, eta horretaz baliatu ziren hainbat gauza sinetsarazteko».

      Berrogei minutuko bisita zuten Iolditarrek, eta «ordu erdi pasatu genuen konbentzitzen esan zioten guztia gezurra zela».

      Mila Ioldik ihes egin zuen garaian bere ahizpa bizkarrezurretik gaixo zegoen, eta artean ez zekiten zein gaixotasun mota zen. «Gela batean emakume baten garraisiak entzuten zituen, eta esaten zioten bere ahizpa zela, beragatik jipoitzen ari zirela eta bere erruz gurpilezko aulki batean utzi zutela».

      Juan Karlos Ioldik nabarmendu zuen bere arreba Mila «suntsituta eta jota» dagoela, eta ez dela pertsona bera. «Nik neronek ere probatu dut tortura zer den, baina gure garaian tortura gehienbat fisikoa izaten zen. Hori denborarekin gainditzen da, baina sikikoa gainditzea askoz ere zailagoa da», adierazi zuen.

      Mila Ioldi Soto del Real espetxean dago. Mexikotik kanporatu zutenean, ebakuntza baten zain zegoen, izan ere hernia diskala baitu eta horrek min handia eta mugitzeko zailtasunak eragiten dizkio. Orain beste hernia bat antzeman diote, anaiak esan zuenez. Erietxean egon behar luke preso ataundarrak, baina ez du bakarrik egon nahi eta ziega batean dago, beste kide batekin.

      Kolpeak eta igurtziak

      Juan Karlos Ioldik komunikabideen jarrera ere gaitzetsi zuen, «gehienek Mayor Orejaren estrategia islatzen dutelako». Ildo horretan, Irungo Landetxean aurkitutako zuloa zela eta egindako «muntaia» salatu eta "El Diario Vasco"ri gogorarazi zion «atxilotuen inguruan ama batzuk eta alaba bat daudela, eta sufritu egiten dutela».

      Ainhoa Baglietto abokatuak, bere aldetik, entregen ilegaltasuna salatu zuen eta gogora ekarri zuen frantziar Estatuan hainbat epaitegik legez kanpokotzat jo dutela neurri hori. Entregak «sistematikoki» erabiltzen direla salatu zuen, euskal herritarrak Poliziaren esku utzi eta «torturaren bidez deklarazio autoinkulpatorioak lortzeko. Horixe da Jose Ramada eta Mila Ioldiren kasuan lortu dutena».

      Bi errepresaliatuek, kolpe fisikoez gain, tortura psikologiko «izugarriak» pairatu zituzten, abokatuak esan zuenez.

      Bagliettok gogora ekarri zuen estradizioa dela legeak onartzen duen bide bakarra pertsona bat estatu batetik beste batera eramateko.

      Bartzelonan joan den ostegunean atxilotu zituzten Lierni Armendariz eta Iñaki Krutxagari dagokionez, hauek ere torturak salatu zituztela azaldu zuen beren abokatuak. Sei egunez inkomunikatuta egon ziren, bost egun Poliziaren esku eta beste bat kartzelan, operazio berean atzeman zituzten hiru katalanen antzera.

      Krutxagak «poltsa» egin ziotela eta buruan eta gorputz guztian kolpatu zutela salatu zuen. Armendarizi, kolpeez gain, hitzezko eraso sexualak eta igurtziak egin zizkioten, Ainhoa Bagliettok azaldu zuenez.

      Abokatu honek inkomunikazioak eta atxiloketen luzapenak Entzutegi espainiarrean «sistematikoak» direla salatu zuen, eta, epailearen aurrean ere egoera horretan deklaratzen dutenez, familiak izendatutako abokatuari ez diotela inolako informaziorik ematen gehitu zuen. «Hori guztiz ilegala da», amaitu zuen.


      «Que enseñen las imágenes de los 6 días»

      A.U. | DONOSTIA

      Andoni Hernández, en nombre de Gestoras pro-Amnistía, denunció que los de Mila Ioldi, José Ramada, Lierni Armendariz e Iñaki Krutxaga «no son casos aislados» y que, tras oír sus testimonios, se han confirmado «las sospechas de que iban a ser torturados».

      «El Gobierno español, el Ministerio de Interior y algunos periodistas están creando una realidad virtual», indicó. En ese sentido, denunció que «hemos podido ver unas imágenes de Krutxaga, Armendariz, Ioldi y Ramada, pero sólo las que ha querido el Ministerio de Interior, pero nada más».

      Hernández exigió que «ofrezcan todas las imágenes de esos seis días» que estuvieron incomunicados, «ya que no hay ningún problema técnico para poder hacer eso».

      Asimismo, preguntó al lehendakari, que en su día se congratuló por las detenciones de Barcelona señalando que «es una buena noticia para cualquier bien nacido», si «también cualquier bien nacido tiene que alegrarse de las barbaridades que han sufrido estos ciudadanos vascos en manos de la Policía española» o de «los catorce indultos a policías torturadores».

      Al mismo tiempo, emplazó a Josu Jon Imaz a que diga «qué piensa el Gobierno Vasco sobre las 80 denuncias de torturas en el 2000 o sobre las 253 personas que fueron detenidas e incomunicadas».

      Índice home